Eusko Ikaskuntzak bere lana eskaini die Nafarroako udalei

Eusko Ikaskuntzak 100 urte beteko ditu 2018an.  Orain, lan ildoak eta metodoak zehazten ari da, eta, horren barnean, NUKFri helarazi zion Nafarroako udalekin lankidetzan aritzeko eskaintza, Pablo Azconak Federazioko presidenteak, Iñaki Ibarrak, zientzia eta kultura entitateko zuzendari nagusiak, eta Miren Epalzak, entitate horrek Nafarroan duen ordezkariak, eginiko bilera batean.

Eusko Ikaskuntza 1918an sortu zuten Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako diputazioek. Diziplina arteko zientzia elkartea da, Euskal Herriaren eremuan eta Euskal Herrirako lan egiten duena. Egun, arlo hauetan egiten du lan bereziki: errealitate soziokulturala, eredu sozioekonomikoa, egitura soziopolitikoa eta euskara. 2018an XVIII. biltzarra eginen du, mendeurrena dela eta.

Elkarteak bereziki garrantzitsua deritzo udalekin lan egiteari, herritarrengandik hurbilago daudelako, eta jardueren eta proiektuen proposamenak eskaintzen dizkie Euskal Herriko gizartearen erronkei buruz, bai eta historia eta ondarea interpretatzeko ikerketa proiektuak eta tokiko historiari buruzko beste batzuk ere.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies