Inskripzioen tramitazioa

2020ko IKASTARO OROKORRETAN IZENA EMATEKO PROZEDURA

Prestakuntza Planak ikastaro orokorrak eta berariazko ikastaroak ditu. Ikastaro orokorretan izena emateko, IZENA EMATEA IKASTAROETAN FAMILIA / ALORREN ZERRENDAN koadroan sakatu behar da, edo IKASTARO GUZTIEN ZERRENDA koadroan. Lehendabiziko kasuan, buletinetik aukeratutako ikastaroak hautatu behar dira, eta bigarrenean, ordea, aukeratutako ikastaro bakoitza, banan-banan, egin gogo den prestakuntza ekintzan sartu ondoren. Ikastaroen programazioa webgunean eguneratuko denez zuzenean, onena da maiz begiratzea.

Ikastaro bakoitzaren behin betiko egutegia finkatuta, dei eginen zaie izena eman dutenei asistentzia berrets dezaten. Kasuan-kasuan jakinaraziko da zorretarako zer egin behar den, prozedura martxan jarri ondoren. Kasu guztietan, aurrez aurreko ikastaroetan parte hartzeko, alkatearen, buruaren edo toki entitateko langileen arduradun zuzenaren baimena behar da. Nolanahi ere, baimen hori ez zaio NUKFri igorri behar, ulertzen baita ikastaroetan parte hartzen duenak kasuan kasuko baimena duela. On line ikastaroetan, dei eginen zaie izena eman dutenei asistentzia berrets dezaten. Ikastaroa egiteko asmoa berretsita eta bertsioa jakinarazita, kasua bada, sartzeko pasahitzak emanen dira.

Hemengo ikastaroez gainera, beste ikastaro orokor batzuk ere eskaintzen ahal dira geroago; horretarako, buletin bat prestatuko da, norberak izena eman dezan. Hori dena webaren bitartez jakinaraziko da, baita posta elektronikoaren bitartez ere, toki entitateen helbideetara eta NUFKaren prestakuntza departamentuak dituen langileen helbideetara igorrita.

Ezin da izenik eman berariazko ikastaroetan. Halakoetan, prestakuntza zer talderi zuzentzen zaion, horren bitartez eman behar da izena.

Beharrezko denetan, honako irizpide hauei jarraikiz lehenetsiko da asistentzia:

  • Lehentasuna emanez beste ikastaroetan parte hartuko ez dutenei.
  • Lehentasuna emanez ahalik eta toki entitate gehienek parte har dezaten ikastaro bakoitzean.
  • Lehentasuna emanez aurreko ikastaroetara benetan joan direnei.
  • Lehentasuna emanez lanpostua ikastaroari egokitua dutenei.
  • Lehentasuna emanez parte-hartzaileen ezagutza maila berdina izateko.

On line ikastaroetan izena emateko epea:

Irailaren 23ra arte

Izena emateko buletina bete ondoan, webgunetik igorriko da zuzenean enviar sakatuz. Ondoren, posta automatiko bat igorriko da inskripzioan zehaztutako helbidera, hura egiaztatu eta gordetzeko.

Komeni da ongi errepasatzea buletina igorri baino lehen, eta duda izanez gero, jo ezazu formacion@fnmc.es helbidera edo 948244658 telefonora.


Izena emateko sarbidea. Euskarazko eredua.