Toki entitateek aldeko txostena egin diote Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko Aurreproiektuari

Toki entitateek Toki Araubideko Foru Batzordean dituzten ordezkariek aldeko txostena egin zioten bart Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko Aurreproiektuari. Egin duten balorazioan, aintzat hartu dute toki administrazioentzako transferentziak ia %6 handiagoak direla 2017koak baino, %5,92 zehazki.

Igoera hori KPIa baino handiagoa da. Hala ere, iazko igoera gehituta ere, udalerriek eta kontzejuek ez dute oraindik berreskuratu krisiaren aurreko transferentzia bolumena; izan ere, 2008an, 400 milioitik gorakoa izan zen, orain zehaztu dena baino %16 handiagoa. Edonola ere, udalerri eta kontzejuentzat garrantzitsuak diren zenbait ataletan berreskuratu dira transferentziak, eta horri esker zerbitzuen kalitateari eutsi eta herritarren premiei helduko zaie.

2018rako, Transferentzia Arrunten Funtsa %5,9 handituko da; izan ere, gehitu behar zaio KPIaren igoera, aurreikusi baita bi puntu baino gehiago haziko dela, eta esleipen berri bat eginen da, 5,8 milioikoa, menpeko langileentzako udal montepioaren defizita konpentsatzeko. Dena dela, montepio horren defizit osoa berdintzeko, 18 milioi beharko ziren. Bestalde, toki ordezkariek bere nahigabea agertu dute, zeren, Funtsaren zenbatekoa zein den badakite ere, ez baitakite nola banatuko den toki entitateen artean.

Bestalde, Kapital Transferentzien Funtsa 43 milioikoa da, gehitu baitira 2017-2019 Planeko esleipenak (36,5 milioi) eta beste 6,5 milioi Toki Inbertsioen aurreko Planetik (2009-2012).  Bere garaian, NUKFk aldeko txostena egin zion oraingo Toki Inbertsioen Planari, zati batean berreskuratzen baitzuen toki entitateen inbertsio ahalmena, aurreko urteetakoaren gainetik.

Toki Ogasunen Funtseko transferentziak ere KPIaren gainetik handitu dira (%4,8 arruntak eta %24,5 kapitalekoak).

Departamentuen transferentzia finalisten banaketari dagokionez, honako hauek dira positiboak izategatik nabarmentzen direnak:

–          %14 handitzea Osasun Departamentuaren transferentziak. Horrek esan nahi du ekarpen handiagoak eginen direla oraingo programetan (hala nola, prebentzioa eta osasuna sustatzea edo drogen menpekotasunaren kontrako planak) eta beste batzuk jarriko direla martxan jarduerak egiteko zahartze aktiboaren eta ariketa fisikoa sustatzearen inguruan.

–          %12 handitzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren transferentzia finalistak, batik bat landa garapenari, jasangarritasunari eta naturako baliabideen kudeaketari lotutako produkzio inbertsioetan.

–          Ia %30 handitzea Garapen Ekonomikorako Departamentuaren transferentziak, gisa honetako jardueretarako: industrialdeak hobetu, zabaldu edo eraikitzea, energia aurreztea eta turismoaren baliabideak garatzea, edo Iruñerriko garraioa hobetzea.

–          Aipatzekoa da, halaber, Eskubide Sozialetako Departamentuaren %3,2ko igoera, batik bat aurreko urteetan gizarte zerbitzuetarako eta enplegu programetarako partidak handitu ondoren.

–          Eta, azkenik, toki entitateek ontzat jotzen dute partidak sortzea edo handitzea udal kirolaren, gazteriaren eta berdintasun politiken arloko jarduerak egiteko.

Alde negatiboan, adierazi dute aurrekontuetako partida batzuk ez direla erabat asegarriak, dela txikiagoak direlako, dela ez direlako handitu behar bezainbeste.

Honako hauek dira aipagarriak, besteak beste:

–          %13 murriztea eskolen kontzentrazioetarako partida.

–          %1,2ko igoera eskasa musika eskoletarako.

–          Oihan arloko diru-laguntzak izoztea.

–          Edo kultur ekintzetarako eta antzoki sarerako diru-laguntzak murriztea.

Horiei dagokienez, Federazioak iragarri du ahal bezain goiz eginen dituela egoki diren azterketak, eta, kasua bada, bidezko galderak eginen dizkiela Gobernuari nahiz Parlamentuko taldeei.

Azken buruan, adierazitako datuak ikusirik, aldekoa da Aurrekontuen Aurreproiektuaren gaineko txostena, batez ere aintzat harturik Nafarroako Aurrekontuak beren onera ari direla itzultzen azken urteetan murrizketa sakonak egin ondoan.

Nolanahi ere, toki entitateek oraindik ere helburu dute krisiaren aurreko transferentzia-kotak berreskuratzea eta, epe ertainean, finantzazio sistema egokitzea legeek toki entitateei esleitzen dizkieten eskumenetara eta toki entitate bakoitzaren ezaugarrietara.

Neurri fiskalak

Udal ordezkariek, bestalde, Gobernuari galdetu diote aurreikusita duen udalei ordainik ematea baldin eta Konstituzio Epaitegiak gainbalioen gaineko zergari buruz emanen duen epaiak ekartzen badu udalen diru-sarrerak murriztea, eta ez dute baiezkorik jaso.

Orobat, galdetu dute neurririk aurreikusten den tokiko zergei dagokienez. Gobernuak erantzun du aurreikusten duela zirkulazioaren gaineko zerga %3,1 handitzea.

Beste alde batetik, toki ordezkariek Gobernuari galdetu diote toki entitateek beren diru-sarrerak handitzen ahal dituzten inbertsioak egiteko, Foru Administrazioaren diru-sarrerak handituz gero besteak beste aurreko urteetan kupoaren ordainketa behar baino handiagoa izateagatik lortutako ordainarekin.

Protesta denbora faltagatik

NUKFko presidenteak eta Batzordeko beste toki ordezkari batzuek protesta formala egin dute bilkuraren hasieran Gobernuak denbora urria eman dielako toki entitateei aurrekontuak aztertzeko eta beren jarrera taxutzeko. Izan ere, Federazioak urriaren 31n jaso zuen agiria, asteartearekin, eta Batzordearen bilkura azaroaren 6an egin da, eta, areago, bi egun horien artean hiru jaiegun izan dira.

Ildo horri jarraituz, presidenteak eskatu du etenaldi bat egiteko bilkuran, toki ordezkariekin aztertzeko haien jarrera taxutzeko moduan zeuden.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies