Prestakuntza Ekintza Eskatzeko Jarraibideak (2020. urtea)

PRESTAKUNTZA EKINTZA ESKATZEKO JARRAIBIDEAK

Prestakuntza ekintza eskatzeko ekimenak (PEE), zeina edozein toki entitatek edo toki administrazioko edozein lanbide taldek har baitezake, helburu du NUKFren Prestakuntza Planean prestakuntza ekintza bat sartzea, toki entitate batera edo batzuetara mugatua, edota administrazioko lanbide talde batzuetara.

Horrenbestez, PEEak berariazko prestakuntza ekintza gisa tramitatzen dira. Haietan, izena emateko prozesua berezia da, ukitutako taldeari helarazten baitzaio izena emateko buletin elektroniko bat. Haren esteka ukitutako langileei baino ez zaie igortzen, behin ekintza planean sartuz gero eta behar bezala programaturik edukiz gero data, tokia, irakaslea eta gainerakoak.

NUKFk ez ditu PEEak diruz laguntzen. Planean sartu, besterik ez da egiten.Horrek esan nahi du prestakuntza ekintzak Planaren parte izatera pasatzen direla eta, beraz, NUKFk horren gaineko guztiak hartzen dituela bere gain:irakasleak kontratatzea, parte hartzen duten langileak kudeatzea, material didaktikoak, lokalak eta abar. Hori dena ezertan ukatu gabe lankidetzan ari daitekeela horretan, prestakuntza ekintzaren xede diren entitatearen edo entitateen lehentasunekin bat.

Nork eska dezake PEE bat?

Nola NUKFren Prestakuntza Plan Bateratuaren parte diren, hari atxikitako toki entitate batek egin behar du eskaera (oro har, Nafarroako edozein toki entitate), eta, hortaz, hura ordezkatzen duenak izenpetua egon behar du. Gainera, harremanetarako pertsona batek egon behar du identifikaturik. Hari zuzenduko zaio NUKFko Prestakuntza Zerbitzua, programazioa egiteko, zehazteko norainokoa izanen den prestakuntza ekintza eta nola igorri buletin elektronikoaren esteka.

Noiz arte aurkez daiteke PEE bat?

Ez dago epe finko bat, baina, prestakuntza ekintzak Planean sartuko direla bermatzeko asmoz, garrantzitsua da plana laguntzen deialdia aurkeztu baino lehen aurkeztea PEEa.Ordura arte jaso diren PEE guztiak sartuko dira Plana diseinatzeko prozesuan.Horrenbestez, Planaren parte dira.Plana ez da aurkezten egun jakin batean, zeren laguntzen deialdia argitaratzeko eguna urtetik urtera aldatzen baita.Oro har, esan daiteke apirilaren erdialdean egiten dela.

PEE bat deialdia itxi ondoan jasotzen bada, lan eginen da hura sartu ahal izateko, kontuan harturik Planaren aurrekontua kudeatu behar dela eta hura gauzatzeak muga ekonomikoak ezartzen dituela.Halaber, eskatutako prestakuntza ekintzen edukiak bateragarria izan behar du aurreikusitako ekintzekin. Hau da, lehenago sartutako ikastaroren baten errepikapena izan daiteke, edo, bestela, tartea eduki behar da Planaren aldaketak tramitatu ahal izateko. Horrek eskatzen du PEEa urriaren aurretik tramitatua egotea.Normalean, aurkeztutako PEE gehienak sartzen dira Planean.

Nola tramitatzen dira PEEak Prestakuntza Planean?

Behin PEEa jasota, NUKFko Prestakuntza Zerbitzuak zehazten du hura Planean sartu behar den ala ez.Eskuarki, eskaera guztiak sartzen dira, salbu eta ez badute loturarik langileen prestakuntzarekin.Baina, horretarako, beharrezkoa da aurrekontu erabilgarria izatea eta ekintzaren xedea aurreikusita egotea laguntzen deialdian onetsitako Planean, edo horren ondoko aldaketan.Horregatik komeni da Plana laguntzen deialdian aurkeztu baino lehen igortzea PEEa.

NUKFko Prestakuntza Zerbitzua harremanetan jarriko da eskaeran adierazitako pertsonarekin, eta zehaztuko du zer prestakuntza ekintzatan gauzatuko den eskaera.PEEak Planean sartzen direnean garaiz igorri direlako, laguntzen deialdia ebazten den unetik aurrera gauzatzen ahal dira PEEak. NUKFk horren berri emanen du, ekintzak programatuz joan daitezen.

Deialdia ebatzi ondoren jasotzen diren PEEak modu berezian tratatuko dira. Planean sartzeko, gaitasun ekonomikoa eta edukiaren bateragarritasuna egiaztatu beharko dira.Prestakuntza Zerbitzuak ahalik eta azkarren emanen du horren berri.Ahaleginak eginen dira PEEan zehaztutako datak eta proposatutako irakasleak mantentzeko.

Prestakuntza ekintzaren gutxieneko betebeharrak

Oro har, 10 lagunek parte hartu behar dute, nahiz eta talde txikiagoak onartzen ahal diren, ekintza zein den edo norainokoa den.Eskaeraren arduradunekin zehaztuko da.

COVID-19 protokolo berezia

Aurrez aurreko prestakuntzari aplika dakizkiokeen murrizketak eta segurtasun-protokoloak direla eta, eskatutako prestakuntza ekintza gauzatzeko beharrezko baldintzak betetzen direla ziurtatu beharko da. Horretarako, protokolo bat emango da, bete beharreko baldintza fisiko eta antolakuntzakoak jasoko dituena. Toki entitateak baldintza horiek betetzen dituzten lokalak eta jarduketa-protokoloak erabili behar baditu, nahikoa izango da egoera hori egiaztatzea.

 


Prestakuntza ekintza eskatzeko inprimakia

Dokumentua betetakoan, igorri formacion@fnmc.es postara