Izena emateko tramitazioa

2021EKO IKASTARO OROKORRETAN IZENA EMATEKO PROZEDURA:

Prestakuntza Planak ikastaro orokorrak eta berariazko ikastaroak ditu. Ikastaro orokorretan izena emateko, IKASTAROETAN IZENA EMATEA FAMILIEN / ALORREN ZERRENDA koadroan sakatu behar da, edo IKASTARO GUZTIEN ZERRENDA koadroan. Lehendabiziko kasuan, buletinetik aukeratutako ikastaroak hautatu behar dira, eta bigarrenean, ordea, aukeratutako ikastaro bakoitza, banan-banan, egin gogo den prestakuntza ekintzan sartu ondoren. Ikastaroen programazioa webgunean eguneratuko denez zuzenean, onena da maiz begiratzea.

Ikastaro bakoitzaren behin betiko egutegia finkatuta, dei eginen zaie izena eman dutenei asistentzia berrets dezaten. Ikastaro orokorretan onartuak izan direnei hala jakinaraziko zaie ikastaroa hasi baino hiru aste lehenago gutxi gorabehera. Aurrez aurreko edo bideokonferentzia bidezko ikastaroetan parte hartzeko, alkatearen, buruaren edo toki entitateko langileen arduradun zuzenaren baimena behar da. Nolanahi ere, baimen hori ez zaio NUKFri igorri behar, ulertzen baita ikastaroetan parte hartzen duenak kasuan kasuko baimena duela. On line ikastaroetan, dei eginen zaie izena eman dutenei onartuak izan direla jakinaraziz. Halaber, adieraziko zaie soilik ikastaroa egin behar ez badute posta elektroniko bat bidali beharko dutela hori adierazteko. On line edo bideokonferentzia bidezko ikastaroetan sartzeko pasahitzak bidaliko dira erabiltzaile bakoitzaren fitxan agertzen den posta elektronikora.

Hemengo ikastaroez gainera, beste ikastaro orokor batzuk ere eskaini ahalko dira geroago; horretarako, buletin bat prestatuko da, norberak izena eman dezan. Hori guztia web-orriaren bitartez jakinaraziko da, baita posta elektronikoaren bitartez ere, toki entitateen helbideetara eta NUFKaren prestakuntza departamentuak dituen langileen helbideetara igorrita.

Berariazko ikastaroetan EZIN DU EDONORK IZENA EMAN. Halakoetan, prestakuntza zer talderi zuzentzen zaion, horren bitartez eman behar da izena.

Beharrezko denetan, honako irizpide hauei jarraikiz lehenetsiko da asistentzia:

  • Lehentasuna emanez beste ikastaroetan parte hartuko ez dutenei.
  • Lehentasuna emanez ahalik eta toki entitate gehienek parte har dezaten ikastaro bakoitzean.
  • Lehentasuna emanez aurreko ikastaroetara benetan joan direnei.
  • Lehentasuna emanez lanpostua ikastaroari egokitua dutenei.

Lehentasuna emanez parte-hartzaileen ezagutza maila berdina izateko.

Ikastaroetan izena emateko epea:

uztailaren 11ra arte

Izena emateko buletina bete ondoan, webgunetik igorriko da zuzenean “eskaera bidali” sakatuz. Ondoren, posta automatiko bat igorriko da erregistratzerakoan zehaztutako helbidera, hura egiaztatu eta gordetzeko. Egiaztapen-mezurik jaso ezean (spam edo nahi ez den posta-erretilua begiratu), berrikusi zure datu pertsonalak eta egiaztatu zure posta elektronikoa egoki idatzi duzula.

Komeni da ongi errepasatzea buletina igorri baino lehen, eta duda izanez gero, jo ezazu formacion@fnmc.es helbidera edo 948244658 telefonora.

Izena eman baino lehen, kontsulta itzazu edukiak eta datak ikastaroen katalogoan

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies