Saharako hogei bat ume NUKFn

sah2222111Iruña, 2018ko uztailaren 17a.Saharako 20 bat umek, zeinak Nafarroako zenbait herritan harrera familiekin uda pasatzera etorri baitira, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa bisitatu dute gaur goizean.

Bisita horretan, familia horietako batzuk ere etorri dira, baita harrera kudeatzen duen GKEko ordezkariak eta Badadi Benamar eta Mohamed Gailani ere, Nafarroako saharar ordezkaria eta ordezkariordea, hurrenez hurren.

Pablo Azcona NUKFko presidenteak egin die harrera Nafarroako udalerri eta kontzeju guztien izenean, eta, bisita eskertu ondoren, adierazi zien pozgarria dela umeek udako hilabeterik gogorrenak Nafarroako herrietan pasatzea.

Nafarroako toki entitateek saharar herriarekin duten konpromisoa nabarmendu du Azconak, eta, horren agerbide, dozenaka umek Foru Komunitatean pasatzen dute uda edo zenbait udalerrik baliabideak ematen dituzte, zuzenean edo Lankidetzarako Udal Funtsaren bidez.

Bestalde, gogora ekarri du NUKFk eta Saharar herriaren ordezkariek berriki sinatu duten hitzarmena. Hari esker, Foru Komunitateko toki entitateek lankidetzarako jarduketa batzuk finantzatzen dituzte, besteak beste, urteroko proiektu bat errefuxiatuen eremuetan eta diru-ekarpen bat haurrak udan etor daitezen, “Bakeko oporraldiak” programaren barnean.

Federazioko buruak adierazi du, halaber, konponbide justua eman behar zaiola Saharar herriaren egoerari eta Espainiako gizarteak erantzukizuna duela herri horrenganako.

Bere aldetik, Badadi Beneamar Nafarroako saharar ordezkariak berretsi du konponbide justua eman behar zaiola Saharako arazoari, eskerrak eman dizkie Nafarroako udalei eta familiei sostengua emateagatik bere herriak, eta udalen ordezkariak gonbidatu ditu Saharara joatera, bertatik bertara ikusteko errefuxiatuak eta errefuxiatuen eremuak.